kalitateko haragiak Gipuzkoan
kalitateko haragiak Gipuzkoan
kalitateko haragiak Gipuzkoan

KALITATEA

Aduriz de Lasarten kalitate handiko lehengaiekin lan egiten dugu, elaborazio-prozesuek produktuen kaltegabetasuna ziurtatzen dute, eta, horrenbestez, kalitate handiko haragi-produktuak lortzen ditugu.

KALITATEZKO PRODUKTUAK EGITEA ETA BEZEROEI ZERBITZU ONA ESKAINTZEA DIRA ADURIZEN EZAUGARRI BEREIZGARRIAK

Autokontrol Plana

ADURIZ DE LASARTE SAk Autokontrol-sistema egoki bat ezarri du, Arriskuen eta Kontrol Kritikoko Puntuen Analisiaren araberako metodologian oinarritua, kontsumitzailearen osasunerako seguruak diren elikagaiak lortzeko helburuarekin.

Autokontrol Plan horrek produktuen kaltegabetasuna ziurtatzen du, barne-betekizun jakin batzuk betetzen dituelako, hala nola:

  • Garbiketa eta Desinfekzio Plana
  • Arratoi-garbiketako eta Intsektu-kentzeko Plana
  • Homologatutako hornitzaileei erostea
  • Higiene Jardunbide Egokien eta Lan Protokoloen Gida
  • Etengabeko prestakuntzako plana
  • Mantentze eta Kalibrazio Plana
  • Lotetan banatzeko eta trazagarritasuneko plana

Arriskuen analisia

Hainbat analisi egiten ditugu gure produktuen segurtasuna bermatzeko. Honelako analisiak, hain zuzen:

  • Elikagaien analisi MIKROBIOLOGIKOAK.
  • Analisi NUTRIZIONALAK.
  • Elikagaien BIZITZA BALIAGARRIARI (iraungitzea) buruzko azterlanak.
  • ALERGENOAK detektatzeko analisiak.
  • Laneko gainazal, tresna, esku eta bilgarrien analisi mikrobiologikoak.

Alergenoak

Kalitate gorena eta ahalik eta produkturik naturalena eskaini nahi dugu beti, horixe da gure bereizgarri nagusia. Horregatik, Aduriz de Lasarten betidanik ahalegindu gara gure enpresan egindako produktuetatik alergenoak kentzen, ahal den neurrian.

Pixkana-pixkana, guk egindako produktu gehienetatik gehigarriak kendu ditugu, eta horrenbestez, alergenorik gabe egindako produktuak dauzkagu.

GLUTENIK GABE haragi-produktuakGLUTENIK
GABE
laktosarik gabe haragi-produktuakLAKTOSARIK
GABE
koloragarririk gabe haragi-produktuakKOLORAGARRIRIK
GABE
kontserbagarririk gabe haragi-produktuakKONTSERBAGARRIRIK
GABE

Gure helburua: haragirik onena eskaintzea